AURKEZPENA:
Kaixo!
IKT ikasgaiari esker komunikazio eta teknologia berriak ezagutzeko aukera izango dugu. Kontent nago ze ez nuke inoiz espero nire blog-a edo web orria pertsonala izatea, zelako aurrerapena!
Bai, nahiko traketsa izan naiz beti ordenagailu eta teknologia kontuekin, nagia eman dit beti informatikan murgiltzea, baina orain ez dago irtenbiderik! Ikasiko dugu ordenagailu eta bestelakoak maneiatzen eta hauek eskaintzen dituzten abantailaz baliatzen, eguneroko bizitza eta lanbide-bizitza aberastuz.
Laura dut izena, 29 urteko irundarra naiz. Egun Hendaian bizi naiz lorategiz, itsasertzeko brisaz eta frantsesez inguraturik.
Iaz, Haur Hezkuntzako gradu unibertsitarioa hasi nuen Donostiako EHU-n, erdi-bertaratze taldean; honela lanean jarrai dezaket ikasketak burutzen ditudan bitartean.
Zenbait eskoletan lan egin izan dut, 5 urteko gelan laguntzaile gisa eta 2 urteko gelan tutorea bezala (beti ordezkapenak egiten). Egun, Irungo Kuttuna Haur Eskolan nabil lanean, sehaska gelako tutorea bezala. Egia esan gustura nago, baina nire burua haur handiagoekin ikusten dut, erosoago sentitzen naizelako eta askoez gehiago betetzen nauelako.
“IKT-ak Haur Hezkuntzan” ikasgaiari esker, izena esaten duen bezala informazio, komunikazio eta teknologia berriak ezagutzea eta hauek erabiltzen ikastea espero dut. Gure lanean bereziki egunero zer edo zer ikasten dugu ikasleak bezala, birziklatzea oso garrantzitsua da eta ezagupen eta erreminta guztiak eguneratuak izatea funtsezkoa da gure eskuetan ditugun umeen hezkuntza integrala sustatzeko.
Blog berri honetatik... ongi etorria ematen dizuet!!
IKASGAIARI BURUZKO HAUSNARKETA:
Ikasgaiari hasiera eman genion blog pertsonala sortzen, honi buruz ezagutza gutxi izanda baina hau erabiltzen ikasteko gogo handiekin.
Blog-a lehenengo klase saioan elkarrekin sortu ondoren, etxean salseatzen hasi gadget izeneko osagarria zer zen ezta jakin gabe... eta lanari ekin nion!Behin blog-ari itsura eta irudia emanda gadget horiek izendatu eta kokatuz, hain erreza egin ez zitzaidana, eskatutako lehenengo lanarekin hasi nintzen Eskola 2.0. Hezkuntza programa honi buruzko informazioa irakurri eta ezaugarri garrantzitsuekin laburpena egin eta nire iritzi pertsonala gehitu.
Eskola 2.0 lana blog-era igotzeko Scribd web gunea ezagutu eta erabiltzen ikasi beharra. Artxiboak igotzeko modu aproposa eta erosoa da, lauhileko honetan erabilitako erreminta baliagarrienetariko bat izan da.
Ondoren, "1ªevidencia reflexiva"-ren taula bete nuen, blog-aren lehenengo arakatze-esperientzian eta Eskola 2.0 programari buruz egindako hausnarketan oinarrituz. Egia esan, behin eginda konturatu nintzen lan bakoitzari buruzko gogoeta txiki bat egitearekin behar bada nahikoa zela, baina taula eginda neukanez igo nuen.
Hurrengo pausoa Rosalia Romero autoreak idatzitako "Nuevas tecnologías en Educación Infantil. El rincón del ordenador" liburua irakurri eta honen laburpen-pertsonala egitea izan da. Ikasgelan zer, nola, non eta noiz erabili behar diren lanabes, metodo, toki eta denbora-tarte aproposenak azaltzen ditu Romerok.
Informazio interesgarria eta erabat erabilgarria da orrialde hauetan biltzen dena, gainera haurrekin praktikan jartzeko mota desberdinetako mila ekintza biltzen dituzten web orriak izendatzen dira.
Laburpena egin ondoren, gai inguruaren idei esanguratsuekin mapa kontzeptual digitala sortu behar izan dugu. Honetarako Spycinode web orrialdea ongi miatu eta azkenik asmatu nuen! Mapa osatzea apur bat zaila egin zitzaidan, baina denbora dezente eskaini nionez azkenean atera zen eta... nahiko dotore!
Amaitzeko, Ipuin digitala eta bere gida didaktikoa egitea izan da eskatutako azkeneko lana. Egia esan, gustura egin dudan lana izan da. Betiko ipuinak, paperetan inprimatutakoak didaktikoak, oso estimulanteak eta kalitatezkoak izaten jarraituko dira; baina, ipuin digitala beste ezaugarri erakargarri, baliagarri eta didaktikoak ditu.
Ikasgelan lan egiteko ipuin digitalak aukera ugari ematen dizkigu. Umeak parte hartu dezakete ipuinaren istorioa osatzen, bere marrazkiak, argazkiak edota ahotsak eta soinuak egiten eta ipuinean ipintzen; honekin, unean uneko hainbat helburu didaktikoak landuz.
Ekintza polita eta gure etorkizuneko maisu/maistra lanetan praktikan jartzeko arras erabilgarria da. Hain polita egin ez zaidana ipuina blog-era igotzea izan da; Slideshare web orrialdearekin askotan saiatu baina ezin, ipuinaren zama baimenduta baino handiagoa zelako, beraz minimizer eta converter programekin ere saiatu beharra eta Youtube-rekin ere trabak eta arazoak aurkitu ditut...
Azkenean, denbora gehiago eman dut artxiboak eta Power Point-ak paper-zorrora igotzeko modua aurkitzen beste ezer baino; baina... hainbeste entrenamendua ordenagailua maneiatzen eta saretik salseatzen, behintzat hasieran nintzen erabiltzaile traketsa erabiltzaile trebean bihurtzeko balio izan da!
AMAITZEKO GOGOETA.....
IKT ikasgaia bukatzear dago, baina martxan jarritako guztia erabiltzen jarraituko dugu lan egiteko tresna aberasgarriak baitira.
Alde batetik, blog-aren sorrera informazioa biltzeko, erakusteko, elkartrukatzeko eta azken finean ikasteko baliagarria izan eta izaten jarraituko da.
Beste aldetik, ezagututako programak Scribd, Spycinodes edo Slideshare bezalakoak lanabes erabilgarriak bihurtu dira eta lanean jarraitzeko ederki datozkit.
Beste aldetik, ezagututako programak Scribd, Spycinodes edo Slideshare bezalakoak lanabes erabilgarriak bihurtu dira eta lanean jarraitzeko ederki datozkit.
Alai nago jaso ditudan ezagutza berri eta egindako lanarengatik. Ordenagailua erabiltzeko ezaguera berriak landu eta barneratu ondoren, aplikazio eta programa berriak ezagutzeko gura piztu zait.
Informatika, komunikazio eta teknologi kontuak modu berriztatzaileak eskeintzen dutenaz baliatzea ezinbestekoa da mende honetako gizartean maisu-maistrak bezala bizi nahi dugunontzat.
Blog-a lanean jarraituko du...